martes, 8 de enero de 2008
campus birtuala
miƩrcoles, 14 de noviembre de 2007
2. ATAZA: Euskaltube.com
Ikus-entzunezko komunikazioa
Euskaltube.com Haritz Rodriguez-ek sortutako web-gunea da. Izenak berak dioen moduan, euskal eremuarekin zerikusia duten bideoak igotzeko eta ikusteko aukera eskaintzen duen lekua da hau. Youtube-ren euskal anaia txikiaren moduan defini dezakegu, anai zaharrenaren indarra kentzea ez baitago inola ere bere helburuetan.
Bestalde, blogarien euskal komunitateak garrantzi handia dauka euskaltuberentzat, hauek tresna hau erabil dezaten sustatu nahi baitu.
Euskaltube.com guneari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo bideoa ikustea besterik ez duzu.
miƩrcoles, 10 de octubre de 2007
LEHENBIZIKO ATAZA: TOP ONENEN ZERRENDA
1. Google.es
Sarean dagoen bilatzailerik erabiliena da webgune hau. Bilatu nahi duzun hitza jarri eta horrekin lotuta dauden webgune guztiak agertzen zaizkizu. Gero bertatik zuri interesatzen zaizun hiperloturan klikatu eta orrialde horretara sartu zaitezke. Irakasgai honekin lotuta dauden milaka web-orri aurki ditzakezu. Argazkiak edo irudiak bilatzeko ere balio du leku honek eta hitzekin egiten den moduan, nahi duzun irudiaren izena idatzi eta sarean horrekin lotuta dauden argazki guztiak agertzen zaizkizu. Hori lagungarria izan daiteke gure ikasgaian, argazki baten nahian bazabiltza. Gainera, orain dela gutxi, mapa izeneko atala gehitu diote eta lekuak geografikoki kokatzeko aukera ematen dizu.
2. Earth.google.es
Google-ek sortutako webgunea da hau. Bertan programa desberdinak aurki daitezke deskargatzeko eta gero bertatik mundua geografikoki exploratu dezakezu, nahi dituzun leku, kale, herri, eraikin, eskolak… bilatuz. Oso erosoa da aurkitu nahi dugun lekua kokatzeko. Izan ere, xehetasun osoarekin eskaintzen digu informazio guztia. Google-n egiten den moduan, bilatu nahi den lekuaren izena idatzi eta mapak bertara eramaten zaitu momentuan. Imajinak 3 dimentsiotan ikusteko aukera eskaintzen dizu gainera.
Google earth-en barnean Google Earth Gallery izeneko atala aurki dezakezu, usuarioek ipini dituzten leku interesgarrienekin.
3. El Pais.com.
El Pais egunkari nazionalak sortutako webgunea da hau. Esan genezake estatu mailan indar handien duen prentsa dela. Egunkari digitala (denez, ez ditu papereko egunkariak bezala berriak sakontzen. Hala ere, egunean nazio mailan gertatu diren berriei buruzko informazioa eskaintzen du eta gertatzen diren ahala, momentuan berritzen dituzte albisteak. Honek asko laguntzen digu azken informazioen inguruan jakinaren gainean egon nahi badugu. Gainera, webgune honek rss kanala dauka eta horren bitartez azkeneko titularrak irakurri daitezke. Foroak, bideoak, hemeroteka… bezalako sailetan sartzeko aukera ere ematen digu.
4. Marca.com
Nazio mailan dagoen kirol prentsa irakurriena da El Mundo Deportibo-rekin batera. Oso lagungarria da kirolen inguruko azken berriak jakin nahi badira, bai futbola, formula 1, saskibaloia, tenis-a eta bestelakoak. Informazio idatziaz gainera, kirolariei egindako prentsaurrekoak ikusi, foroak bisitatu, inkestak begiratu, marca irratia online entzun… daiteke. Webgunean bertan Rss berrien orrialdera jo daiteke kirolaren munduan dauden azken berriei buruzko titularrak irakurtzeko.
5. Los40.com
Musikari buruzko webgunea da honako hau. “Los
6. Cadena Ser.com
Estatu mailan gehien entzuten diren irratsaioen artean dago “Cadena Ser”. Bertan, irratia online entzuteko aukera emateaz gainera, azken berrien inguruko informazio guztiak entzun eta irakurri ditzakezu. Baita beraiei buruzko iritzia eman ere. Rss kanala duenez, publikatzen diren azkeneko berrien jakinaren gainean egoteko aukera ematen dizu. Hiperloturak ere baditu beste irrati kanalekin: los40.com, cadenadial, m80radio...